Mugi Tolosaren 2026ko egutegiak banatzen hasi dira

Ataria 2025eko abenduaren 2a

Bihar eta etzi ere banatuko dituzte Zerkausian, 10:30etik 12:30era. Proiektuan parte hartzen duten herritarrak agertzen dira egutegiko irudietan.

Azken urteetan egin moduan, Mugi Tolosa egitasmoak datorren urterako egutegia prestatu du. Proiektuan parte hartzen duten herritarrak dira, hain zuzen ere, egutegiko irudien protagonista, eta urtean zehar egindako jarduerak islatzen ditu, hala nola, adinekoen artean ohitura osasuntsuak sustatu asmoz, astero antolatzen dituzten irteerak eta beste zenbait jarduera.

Gaur hasi dira egutegiak banatzen, Zerkausian. Bihar eta etzi ere banatuko dituzte, doan, ondorengo ordutegian: 10:30-12:30. Gerora, alerik soberan geldituz gero, Usabal kiroldegian eta Udaten izango dira eskuragai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!