Ring gaineko erakustaldia estreinakoz

Ataria 2025eko abenduaren 1a

Bigarren urtez antolatu du jaialdia Egurra borroka-taldeak, eta, lehenengoz, kirol ikuskizuna egin dute bertako kideekin Uzturpe pilotalekuan.

Tolosako Gazte Asanbladako Egurra borroka taldeak egun osoko jaialdia egin zuen larunbatean, eta, estreinakoz, kirol ikuskizuna egin zuten bertako kideek. Goizean, Gimnasioak eta antifaxismoa hitzaldia izan zuten eta bazkaltzeko bildu ziren ondoren.

Arratsaldean, berriz, kirol ikuskizuna egin zuten Uzturpe pilotalekuan. Guztira, bederatzi bikote igo ziren ringera eta boxeo zein kickboxing erakustaldiak egin zituzten. Eskualdeko kirolariak ziren gehienak, eta erakustaldi guztiek babes zabala jaso zuten publikoaren aldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!