Bigarren erabilera emanez, hondakin gutxiago sortu

Ataria 2025eko azaroaren 29a

Bigarren eskuko azoka egin dute Trianguloa plazan. Artisau papera egiten ikasteko tailerra ere egon da goiz osoan.

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan, Hondakinak Prebenitzeko Azoka Berezia egin dute goizean Trianguloa plazan. Hilean behin Berdura plazan eta Zerkausian egiten duten bigarren eskuko gauzen azoka, lekuz aldatu dute, beraz, gaurkoan. Herritarrek egoera onean utzitako objektuen salmentarako postua ere egon da.

Azokarekin batera, LabPaper Tolosa elkarteak artisau papera egiteko tailerra antolatu du. Prozesua hasieratik bukaerara arte ikusteko aukera izan dute bertaratu diren gaztetxoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!