Egurrako II. Jaialdia egingo dute larunbatean

Ataria 2025eko azaroaren 26a

Tolosako Gazte Asanbladak eta Egurra Borroka Taldeak Egurrako II. Jaialdia antolatu dute. Larunbatean egingo da, eta egitarauak egun osoa hartuko du.

Alondegia plazan hasiko dira, eta 12:00etan Gimnasioak eta antifaxismoa hitzaldia izango da. Ondoren, 14:00etan, bazkaria egingo dute.

Arratsaldeko ekitaldiak Uzturpe pilotalekuan egingo dituzte. 17:00etan kirol ikuskizuna egingo dute, eta ondoren DJ Bizirik eta Ostikoka taldea ariko dira. Ezpala gaztetxean jarraituko dute egunarekin. 22:30ean kontzertuak hasiko dira, Lepue zapaldu eta Iltze taldeekin. 00:30ean, DJ Watsu B2B eta Eneko Zubiriaren txanda izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!