Esperientziak eta erresistentzia estrategiak partekatzeko

Ataria 2025eko azaroaren 25a

Tolosako Udaleko Berdintasun saileko kideak, Peruko Manuela Ramos elkarte feministako kide batekin eta Medicusmundi Gipuzkoako beste kide batekin bildu dira «berdintasunaren, aniztasunaren eta justizia sozialaren arloan lortutako aurrerapenak zalantzan jartzen dituzten diskurtso eta politikak han eta hemen areagotzen ari direnez, esperientziak eta erresistentzia estrategiak partekatzeko».

Esan dutenez, gero eta konplexuagoa den mundu mailako testuingurua bizi dugu, eta berdintasunaren, aniztasunaren eta justizia sozialaren arloan lortutako aurrerapenak zalantzan jartzen dituzten diskurtso eta politikak indartzen ari dira. Joera horiek emakumeei eta LGTBIQ+ kolektiboari eragiten diete, bai eta giza-eskubideak eta planetaren iraunkortasuna defendatzen dutenei ere. Horretaz guztiaz aritu dira solasean Tolosako Udaleko Berdintasun saileko kideak, Peruko Manuela Ramos elkarte feministako kide batekin eta Medicusmundi Gipuzkoako beste kide batekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!