Lanbide berezien hirira bidaiatu dute

Josu Artutxa Dorronsoro 2025eko azaroaren 25a

Titirijai jaialdiaren barruan, El que ma queda de teatre konpainia kataluniarrak 'Somion' ikuskizuna egin du Leidor aretoan, ia 400 haurren aurrean.

Haurrei sarri egin izaten zaie ondorengo galdera: «Zer izan nahi duzu heldua izatean?». Bada, galdera horrekin hasi du El que ma queda de teatre konpainiak mahai-txotxongiloen Somion ikuskizuna. Titirijai jaialdiko saioetako bat izan da Herrialde Katalanetako taldearena, eta Leidorren egin dute. Eserlekuetan 370 haur inguru egon dira, Tolosako Laskorain Ikastolakoak eta Aiako eta Orioko ikastoletakoak, guztiak ere, harriduraz begira; asko gozatu dute Somionera egindako bidaiarekin.

Irudikatu ezin diren ofizioen hiria da Somion, baina ametsak errealitate bilakatzen diren tokia ere bada. Hala, lanbide bitxi ugari ezagutu dituzte Leidorrera joandako haurrek: kaleak jartzea, eguna lo igarotzea, zuhaitzetako hostoak margotzea, txoriei kantuan irakastea, sabaiak garbitzea, karruseletako zaldiak probatzea, hodeiei forma ematea, amesgaiztoak lapurtzea edo izarrak sortzea. Dena izan da posible, irudimenaz eta gure ametsak egia bihurtzeko ahaleginaz hitz egiten duen ikuskizuna baita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!