Pertsona bat atxilotu dute, Tolosan egindako lapurreta batengatik

Ataria 2025eko azaroaren 13a

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo, joan den irailean lurpeko pasabide batetik zihoan oinezko bati eraso egitea egotzita. Biktimak emandako informazioari esker atxilotu ahal izan dute.

Lapurreta irailaren 6ko gauean izan zen; Tolosako lurpeko pasabide batean gizon bat hurbildu eta objektu zorrotz batekin mehatxatu ondoren, motxila eta dirua lapurtu zizkion. Biktimak salaketa jarri zuen,  eta ustezko egilearen deskribapena eman zuen, baita hura egon zitekeen lekuari buruzko informazioa ere. Ikerketa egin ondoren, agenteek ustezko erasotzailea identifikatzea lortu eta atzo atxilotu zuen, Tolosako ostalaritza-lokal batean. Oriako ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!