'Hilerokoa nerabezaroan' tailerra egingo dute Topagunean

Ataria 2025eko azaroaren 8a

Anoetan hilekoari buruz antolatutako egitasmo batean hartutako irudia.

Tolosako Berdintasun sailak Jabetze Eskolaren barruan eta Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, 11 eta 14 urte arteko neskei zuzendutako tailerra antolatu du. Azaroaren 20an eta 27an izango da.

Hilerokoa nerabezaroan tailerra egingo dute Tolosan, Gazteria Sailarekin, Topagunearekin eta Tolosaldea Garatzen-eko Migrazio eta Aniztasun sailarekin elkarlanean. Azaroaren 20 eta 27an izango da Topagunean, eta 11 eta 14 urte arteko neskei zuzenduta dago. Berdintasun sailetik gogoratu dute oraindik ere badirela mila tabu, aurreiritzi eta estereotipo gai horri buruz, eta horregatik dela garrantzitsua horrelako tailerrak antolatzea. Sexune sexologia aholkularitzako Idoia Etxanizek eskainiko du, eta hilekoaren inguruan dauden aurreiritzi eta estereotipoak izango ditu hizpide. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. 

Emakumeen bizitzak hiru etapa zikliko dituela gogoratu du Berdintasun sailak  -menarkia, ugalketa-garaia eta klimaterio edo menopausia– eta horiek hobeto ulertzeko antolatutako tailerretako bat da 11 eta 14 urte arteko neskei zuzendutako hau. Udaberrian ugalkortasunari buruzkoa egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!