Emaitza oso onak Donostiako Krosean

Ataria 2025eko azaroaren 6a

Tolosa CFko atletek banakakoan bi podium lortu zituzten, eta Espainiako Taldekako Txapelketarako bi sailkapen.

Donostiako Nazioarteko Krosean emaitza oso onak lortu dituzte Tolosa CF Atletismoko atletek. Idoia Arrospidek 20 urtez azpikotan irabazi zuen, eta Ekhi Civico hirugarrena izan zen 18 urtez azpikotan. Horrez gain, taldekako sailkapenean emakumezkoen 16 urtez azpiko taldea eta gizonezkoen 18 urtez azpiko taldea Espainiako Taldekako Txapelketan egongo dira. Txapelketa hori azaroaren 23an egingo da, Atapuerkan. Absolutu mutilek hirugarren postua lortu zuten taldeka, eta erreserba moduan geratu dira txapelketarako.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!