Irati Lakunza hirugarren, Abu Dhabiko Munduko Kopan

Ataria 2025eko azaroaren 6a

Irati Lakunza eta Jon Espina, Abu Dhabin. IGARONDO URPEKOAK

Irati Lakunzak emaitza bikaina lortu du asteburu honetan Abu Dhabin jokatu den hegats igeriketako lehenengo Munduko Kopan.

Irati Lakunza igerilari tolosarrak, Jon Espina entrenatzailearekin batera, hegats igeriketako lehenengo Munduko Kopan parte hartu du Abu Dhabi. Esperientzia berri izan da bientzat, lekuaren «exotikotasunagatik». Lakunzak hirugarren postua lortu zuen 400 metro azaleran, 3.30,22ko denbora eginez, eta bere ibilbideari nazioarteko domina berri bat gehitu dio. 200 metro azaleran laugarren postuan amaitu zuen, eta podiumetik oso gertu gelditu zen. «Ezin da askoz gehiago eskatu denboraldi hasiera honetarako», azaldu du Igarondo Urpekoak taldeak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!