Babarrunaren Festan eta Gabonetako azoka berezian postuak jartzeko eskaerak egiteko epea, zabalik

Ataria 2025eko azaroaren 3a

Iazko Gabonetako Azoka Bereziko Trianguloa plazako postuak.

Ostiralean amaituko da Babarrunaren Festarako izena emateko epea; Gabonetako Azokarakoa, berriz, azaroaren 23an (igandea).

Urteko azken bi azoka berezietan —Babarrunaren Festan eta Gabonetako azoka berezian— postuak jartzeko eskaerak egiteko epeak zabaldu ditu Tolosako Udalak. 

Babarrunaren Festa azaroaren 22an ospatuko da, eta goiz osoan zehar postuak izango dira Trianguloa plazan. Postua jartzeko ondorengo elikagaiak ekoiztu edo saldu beharko dira: lekariak (mota eta jatorria adieraztea derrigorrezkoa izango da), hestebeteak, barazkiak, txerrikiak, piperra, gazta, taloak, gozoak, ahatekiak, ardoa, sagardoa, olioa eta gatza. Gehienez 25 postu jarriko dira. Eskaerak egiteko epea azaroaren 7an amaituko da.

Dokumentu honetan daude deialdiaren oinarriak. Izena emateko tramitera sarbidea, berriz, esteka honetan.

Gabonetako azoka berezia

Gabonetako azoka berezia Abenduaren 20an izango da. Trianguloa plazan, San Frantzisko pasealekuan, Plaza Zaharrean eta Alondegi plazan jarriko dira postuak, 09:00etatik 14:00etara. Gehienez 60 postu jartzeko aukera izango da. Elikagaiak, edariak eta artisau produktuak saltzeko aukera egongo da.

Dokumentu honetan daude deialdiaren oinarriak. Izena emateko tramitera sarbidea, berriz, esteka honetan.

Eskaerak aurkezteko modu bat baino gehiago daude:

  • Aurrez aurre: Udate zerbitzuan.
  • Online: Erregistro elektronikoan, baimenen atalean
  • Posta ziurtatua.
  • SIR bidez: Edozein administrazio publikotako edozein erregistro-bulegoren bidez (SIR kodea: L01200718).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!