Dotore-dotore, festa giroan

Ataria 2025eko azaroaren 1a

Dotore eguna ari dira ospatzen estreinakoz. Ia 200 gazte ari dira parte hartzen.

Dotore eguna ari dira ospatzen Tolosan. Lehen aldiz ari dira ospakizun hau egiten, eta gisa bereko egunak antolatzen urteak daramatzaten herrietatik hartu dute ideia antolatzaileek. Bada, deialdiak arrakasta izan du, eta ia 200 pertsona elkartu dira egunaz gozatzeko.

Eguerdian ekin diote festari, txarangen doinuekin, eta ondoren brindisa egin dute Berdura plazan. Bertan egin dute, hain justu bazkaria. Arratsaldean, Asier Saizar magoaren saioa eta zenbait sorpresa izango dituzte, eta ondoren, txaranga doinuak izango dituzte ostera. Iluntzean, DJ Rani ariko da Alde Zaharreko kaleak musikaz girotzen.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!