ATARIAk urteko batzarra egin du

Ataria 2025eko urriaren 31

ATARIAk urteko batzarra egin du, eta komunitateko kideek proiektuaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak ezagutu ahal izan dituzte.

Urtero moduan, ATARIAk batzarra egin du komunitateko kideekin batera. Galtzaundi euskaltzaleen elkartearen egoitzan izan zen atzo, eta proiektuaren egoeraren berri emateaz gain, aurrera begirako helburuak eta erronkak jendaurrean aurkeztu ziren.

Erronken artean, teknologia berrietara egokitu beharra nabarmendu zuten ATARIAko ordezkariek. Hain justu, dagoeneko martxan den aplikazio berria, sare sozialetarako bereziki sortzen den edukia edota PDF aberastua aipatu zituzten adibide moduan.

Udaletako eta elkarteetako ordezkariak nahiz herritarrak bertaratu ziren, eta informazioaren tartearen ostean, solasean jarraitu zuten, jan-edanak lagundurik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!