Hiribusaren zerbitzu berezia larunbatean, eta azoka ostiralean

Ataria 2025eko urriaren 29a

Larunbata jai eguna da, eta hilerrira joateko Hiribusaren zerbitzu berezia eskainiko du udalak; bestetik, larunbatean egin ordez, ostiralean egingo da azoka.

Larunbatean, azaroak 1, jai eguna denez, Hiribusaren zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak hilerrirako joan-etorria errazteko. Egun osoan zehar, bederatzi zerbitzu izango dira, goizean 09:00etatik 13:15era, eta arratsaldean 15:00etatik 18:45era. Hiribusa musika eskolatik abiatuko da eta ohiko ibilbidea jarraituko du. San Blas auzoan, ordea, zerbitzu guztietan hilerriraino igoko da.

Honakoa izango da larunbateko ordutegia:

Hilerrian aparkatzeko jarraibideak

Hilerriaren inguruan trafiko arazoak ekidin eta zirkulazioa hobetzeko, zenbait jarraibide eman ditu Udaltzaingoak. Hilerrira doan maldaren eskuineko aldean ezingo da aparkatu, Hiribusa bertaraino iristea ez oztopatzeko. Beheranzko noranzkoan, espaloira itsatsita aparkatu ahal izango da. Horretarako, hilerriraino igo beharko da, eta seinaleekin sortuko den biribilgunean itzulia eman. Udaltzaingoak gidarien laguntza eta trafiko arauak errespetatzea eskatu du, arazoak saihesteko.

Azoka, ostiralean

Beste ohar bat ere helarazi du udalak. Larunbateroko azoka urriaren 31n izango da ohiko guneetan, aldaketa batekin: Zerkausiko postuak Trianguloa plazan egongo dira. Abenduaren 6an –jai eguna– ere ez da azokarik izango; bezperan egingo dute. Kasu honetan, postu guztiak ohiko guneetan egongo dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!