Eguraldiari aurre egin diote

Ataria 2025eko urriaren 27a

XXXIV. Abraham Olano Mendi Bizikleta Martxa Herrikoian 34 parte hartzaile elkartu ziren atzo, Tolosako Olarrain auzoan.

«Eguraldi oso txarra egin zuen eta ondorioz parte hartzaile gutxi etorri ziren», azaldu dute Abraham Olano Peña antolakuntza taldeko kideek. Bide batez, antolatzaileak gustura azaldu dira ez delako inongo istripu larririk izan: «Nahiko ondo joan da dena. Ibilbidea oso lokaztuta zegoen, egoera nahiko txarrean, baina puntu arriskutsuenetan jendea jarri dugu, eta alde horretatik nahiko ondo moldatu gara». Beste urtebetez martxa egiteari eutsi egin diotela nabarmendu dute, eta baikorrak dira datorren urterako: «Beste egoera bat izango dela pentsatuko dugu, eta aurrera egingo dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!