Artisauen hitzordua Larramendiko jaietan

Ataria 2025eko urriaren 25a

Tolosako Larramendi auzoan festak ospatzen ari dira eta gaur arratsaldean, besteak beste, azoka egin dute artisauen postuekin.

Jaiak ospatzen ari dira Tolosako Larramendi auzoan eta goizetik iluntzera bitarteko egitaraua dute gaur. Dultzaineroekin hasi eta haurrentzako jolasak izan dituzte auzo-bazkariaren aurretik. Bazkalostea Rufo eta Sioak girotu dute, eta artisau azoka ere izan da bitartean.

Arratsaldean, berriz, mus-txapelketa jokatuko dute Plan B tabernan, eta 18:00etan hasiko da kalejira Mulamborekin. Gauean, berriz, DJ Saez ariko da giroa jartzean.

Eguna bukatu arteko egitaraua

  • 16:00. Artisau azoka.
  • 17:00. Mus txapelketa Plan B-n.
  • 18:00. Kalejira Mulamborekin.
  • 19:30. DJ Saez. 21:30. Afaria.
  • 23:00. DJ Saez.
  • 03:00. Parranderoen argazkia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!