Hotza eta lokatza ez dira eragozpen

Ataria 2025eko urriaren 25a

Garaje Tolosa Saria. IV. Pablo Arsuaga Memoriala ziklo-kros lasterketa ari dira jokatzen Iurramendi egoitzaren inguruan. Dagoeneko lehiatu dira master eta kadete mailetakoak.

Tolosako Iurramendi egoitzaren inguruan ari dira jokatzen Garaje Tolosa Saria. IV. Pablo Arsuaga Memoriala ziklo-kros lasterketa. Gurpil gainean lehenak master kategoriakoak izan dira, eta ondoren lehiatu dira kadete mailakoak —galeriako irudietan—.

Larunbat goizeko hotza eta eguraldi umelaren —zein bizikleten gurpilen— ondorioz sortutako lokatza ez dira eragozpen izan txirrindularientzat. Junior mailako neska-mutilek 11:15ean abiatu dute lasterketa, eta 12:30ean hasiko da, berriz, azken txanda: bertan nor baino nor gehiago ariko dira elite, 23 urtez azpiko eta master 30 mailetakoak.

Garaikurrak banatzeko ekitaldia, aldiz, 13:45ean egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!