2025/10/30 18:00
ATARIAren Urteko Batzar Orokorra.
Ordua: Lehen deialdia 17:30ean, bigarrena 18:00etan.
Non: Galtzaundiren egoitzan, Tolosa. Helbidea
Gaiak:
1. TKT-ko Batzar Orokorreko kontuak:
• 2024eko jardunaren balantzea.
• 2025eko egitasmoaren ildoak.
2. ATARIA 2025-2028: aurreikusitako plangintzaren azalpena.
3. Galdera, eskaera, proposamen eta iritzien txanda.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?