San Esteban auzoko artisau azoka koloretsua

Ataria 2025eko urriaren 18a

Kultur Astea ari dira ospatzen Tolosako auzoan. Goizean bolei txapelketa eta artisau azoka izan dituzte, baita Gure Zirkuko karpa txikian haurrentzako tailerra ere. Goizaldera arte izango dute jaia.

Egitaraua:
  • 17:00. Haur jolasak.
  • 18:00. Buruhandiak eta entzierroa zezen txikiekin.
  • 18:30. Txokolate jatea.
  • 19:00. Bolei txapelketako sari banaketa.
  • 19:30-23:30. Tardeoa, Txanpa Mix 2.0-rekin.
  • 23:30-04:00. DJ Calde.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!