Nork kozinatuko ditu Tolosako babarrunik goxoenak?

Ataria 2025eko urriaren 17a

Tolosako Babarrun Festa ate joka dagoen honetan, Gure Kaiolak martxan jarri du jada Tolosako babarrunak hoberen kozinatzen dituen bikotea topatzeko lehiaketa gastronomikoa. Honela, izen-ematea dagoeneko zabalik dago.

Azaroaren 22an, larunbatean, izango da Tolosako Babarrunaren 37. Lehiaketa Gastronomikoa. Egun horretan bertan, urtero gisa, San Frantzisko pasealekuan kozinatu beharko dute bikote parte-hartzaileek. Gehienez 24 bikotek hartuko dute parte lehiaketan, eta iazko irabazlearen babarrunak prestatuko dituzte, Berastegiko Sebas Gartziarenarenak, alegia.

Izena eman daiteke jada Gure Kaiola elkarteak antolatutako lehiaketan, eta azaroaren 11 bitarte izen-ematea zabalik egongo da, online.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!