La Jara elkartearen kultur astea eta festak, Larramendi auzoan

Ataria 2025eko urriaren 16a

Kulkiren jolasak, iazko auzoko festetan.

Asteburu honetarako egitarau zabala prestatu du La Jara Kultur Elkarteak; Larramendi auzoko festak, berriz, urriaren 24tik 26ra izango dira.

Datozen bi asteburuetan, kultur- eta gastronomia-ekintzetan parte hartu eta jai giroan murgiltzeko aukera izango da Tolosako Larramendi auzoan. Batetik, La Jara Kultur Elkarteak 32. Kultur Astea antolatu du datorren astebururako. Ostiraletik igandera, hamaika ekintza prestatu dituzte.

Egitaraua:

  • Urriak 17, ostirala
    • 19:45. Inaugurazioa.
    • 20:00-22:00. Pintxo-pote musikatua, Ametza runba taldearen eskutik, karpan.
    • 21:00. Bingoa, kartoi bat kontsumizio bakoitzeko, karpan.
  • Urriak 18, larunbata
    • 11:00-13:30. Elkarteko ate irekien jardunaldia.
    • 13:30-16:00. Extremadurako parrila eta sagardo barrikotea, elkartean.
    • 17:00. Karta-joko, toka eta igel txapelketak.
    • 17:00-18:30. Haur jolasak eta txokolatea, karpan.
  • Urriak 19, igandea
    • 11:00-13:30. Sorpresazko sukaldaritza txapelketa, karpan.
    • 14:30-16:00. Bazkide eta lagunen arteko bazkari herrikoia, elkartean.
    • 16:00. Sari banaketa eta dantzaldia, elkartean.

Hurrengo asteburuan, berriz, auzoko festak ospatuko dituzte Larramendiko bizilagunek. Urriaren 25ean, larunbata, auzo bazkaria egingo dute, eta horretarako, aurrez erosi behar da txartela, Idaberri kafetegian edo Plan B eta Talka tabernetan. Hilaren 20a da azken eguna. Egun horretarako mus txapelketa antolatu dute Plan B tabernan, baina aurrez eman behar da izena bertan. Azkenik, urriaren 26ko patata tortilla lehiaketarako Idaberri kafetegian egin behar da izen ematea. Jolasetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena aurrez ematea.

Bestalde, urriaren 25ean, artisau azoka antolatu dute 16:00etatik 19:00etara. Eguraldiak lagunduz gero, parkean egingo dute. Guztira, 19 artisauk jarriko dute postua: Amesgile, Araiur eskulanak, Keke bisuteria, Haritxo, Dilindan, Verolanak, Zuriñe, Nai bitxiak, Garanaitz, Luaia, Wildseed, Goiuri bitxiak, Beldar, Amuki, Sualma jostailuak, Ehunduz, Sleepy Mimosa, Iramart eta Esther. 

Egitaraua:

  • Urriak 24, ostirala
    • 17:30. Txokolatea.
    • 18:00. Txupinazoa. Segidan, buruhandiak eta Zintza txaranga.
    • 19:00. Pintxo potea eta erromeria Muxutruk taldearekin.
    • 21:00. Barrikotea, auzo afaria.
    • 23:00. Muxutruk taldea.
    • 03:00. Parranderoen argazkia.
  • Urriak 25, larunbata
    • 10:00. Dultzaineroak.
    • 11:00. Haur jolasak.
    • 14:00. Auzo bazkaria.
    • 16:00. Bazkalostea, Rufo eta Saioak girotuta (Tolosa&Co elkarteko eta auzoko merkatarien zozketak).
    • 16:00-19:00. Artisau azoka (parkean, eguraldiak laguntzen badu).
    • 17:00. Mus txapelketa Plan B tabernan.
    • 18:00. Kalejira Mulambo taldearekin.
    • 19:30. DJ Meyd.
    • 21:30. Afaria: ogitartekoak norberak eramanda.
    • 23:00. DJ Meyd.
    • 03:00. Parranderoen argazkia.
  • Urriak 26, igandea
    • 10:30. Patata tortilla lehiaketa.
    • 11:00. Haurrentzako bizikleta ginkana.
    • 12:30. Sagardo eta txanpiñoi dastaketa.
    • 12:30. Trikitilari gazteak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!