'Tolosaldeko emakume baserritarrak' hitzaldia gaur, Andragoran

Ataria 2025eko urriaren 16a

Emakume Baserritarren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta hori dela eta Tolosaldeko emakume baserritarrak: ixileko lanetik elikadura eta komunitatearen eragiletzara hitzaldia izango da gaur, Andragoran.

Edurne Ayusok gidatuko du hitzaldia eta Uxue Artola (Aralarreko, Amezketa), Leire Leizeaga (Larreta esnekiak, Orendain) eta Igone Saldias (Soroenea, Berrobi) izango dira hizlariak. Hitzaldia 18:00etan izango da.

Bestalde urriaren 20an, astelehenean, 'Beso hutsak, bular beteak' tailerra egingo dute Andragoran, 18:00etatik aurrera. Andrea Saez de Eguilazek gidatuko du saioa eta dolu perinatala, edoskitzea eta indarkeria obstetrikoa izango dituzte hizpide. Saez de Eguilaz erizaina eta edoskitze aholkularia da. Saioan parte hartzeko aurrez eman behar da izena 943 00 89 67 edo 747 496 469 telefono zenbakietara deituta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!