Bihar, urriak 15, Nazioarteko Emakume Baserritarren Eguna da. Hori ospatzeko, ostegunean, urriak 16, Tolosaldeko emakume aserritarrak: ixileko lanetik elikadura eta komunitatearen eragiletzara saioa egingo dute Andragoran; 18:o0etan izango da hitzaldia. Tolomendi Landa Garapen Elkartearekin eta Emakume Baserritarren Elkartearekin elkarlanean antolatu dute ekitaldia, eta eskualdeko hiru emakume baserritarrek parte hartuko dute: Uxue Artolak (Aralarreko–Amezketa), Leire Lizeagak (Larreta esnekiak–Orendain) eta Igone Saldiasek (Soroenea–Berrobi). Edurne Ayusok gidatuko du emakumeei zuzendutako saioa.
Urriaren 20an, astelehena, Beso hutsak, bular beteak ikastaroa egingo dute Tolosaldeko Emakumeen Etxean. 18:00etan izango da, eta Andrea Saez de Egilazek gidatuko du. Dolu perinatalaren, edoskitzearen eta indarkeria obstetrikoaren inguruko hausnarketa feministak partekatuko dituzte parte hartzaileek. Saez de Egilaz erizain eta edoskitze aholkulari egiaztatua da, Medikuntzan eta Kirurgian doktoregaia da, amen eta haurren osasunaren inguruko ikerketa lantaldean dago eta edoskitzearen inguruan ikertzen ari da, dolu perinatalaren testuinguruan.
Ikastaroa doakoa izango da, baina aurrez eman behar da izena. Horretarako, andragora@andragora.eus helbide elektronikora mezua idatzi, Andragorara bertaratu edo ondorengo telefono zenbakietako batera deitu behar da: 943 008 967 edo 747 496 469.
Azkenik, urriaren 27an, KultUrEKIN programaren hasierako aurkezpen saioa egingo dute Andragoran, 18:00etan. Emakume sortzaileen kultur proiektu eko-feministei zuzendutako doako bidelaguntza-programa da KultUrEKIN, Euskal Herriko kultur ekosistemaren sendotasuna eta jasangarritasuna indartzea helburu duena. Elkarlaneko saio praktikoetan oinarrituta dago, eta proiektuen garapena, gobernantza parte-hartzailea, finantza-kudeaketa eta ongizatea ditu ardatz.
Azaroaren 18an eta 19an, eta abenduaren 9an, 10ean, 16an eta 17an izango dira saioak, 17:00etatik 20:00etara. Prozesuan parte hartu nahi dutenek –emakumeak lehenetsiko dituzte–, azaroaren 3ra bitarte dute izena emateko aukera, esteka honetan. Antolatzaileek aurreratu dute datak eta ordutegia aukeratutako proiektuekin berrikusiko dituztela. «Zure parte hartzea eta iritzia oso baliagarriak izango dira proiektuaren lehen fase hau elkarrekin fintzeko», esan dute.