Domina ugari Alpino Uzturre taldekoentzat

Ataria 2025eko urriaren 13a

Gurpil gaineko eskien Espainiako Txapelketa izan zen jokoan atzo, Salardun (Katalunia), distantzia luzean. Bertan Alpino Uzturre taldekoek hainbat domina lortu zituzten.

14 urtez azpiko mutiletan, Iker Aranburuk bigarren postua lortu zuen. 16 urtez azpiko nesketan, Libe Currasek lehen postua eskuratu zuen, eta Inge Arin bosgarrena izan zen. 18 urtez azpiko nesketan, June Aranburuk lehenengo postua lortu zuen eta Magali Lekuek laugarrena.

Maila absolutuari dagokionez, emakumezkoetan June Aranburu izan zen bigarrena eta Magali Lekuek lortu zuen seigarren postua. Gizonezkoetan, Imanol Rojo faboritoak seniorretan eta absolutuan lehen postua lortu zuen. Gizonezkoen Master 1 mailan, Harkaitz Labeaga bigarren izan zen, eta absolutuan 21. postuan helmugaratu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!