Ostiralera arte izena eman daiteke Haurren Hiria proiektuan

Ataria 2025eko urriaren 13a

Haurren Hiriaren aurreko edizio bateko parte hartzaileak, udaletxeko batzar aretoan.

Tolosako 8 eta 12 urteko zenbait haurrek ingurune fisikoa eta emozionala aztertu eta landuko dute, azarotik maiatzera arte.

Tolosako Udalak eta hainbat eragilek Haurren Hiriaren edizio berria abiatuko dute azaroan. Proiektuaren helburua da 8 eta 12 urte bitarteko haurrek herriko espazio, zerbitzu eta erabakietan parte hartzea. Aurten, Tolosako ingurune fisikoa eta emozionala aztertu eta landuko dute, Udalerri on! lelopean.

Apirila bitarte, lau saio egingo dituzte haurrekin, eta bi bilera familiekin. Maiatzean, Mintza Txokoa egingo dute udaletxean; haurrek proposamenak aurkeztuko dizkiete udal ordezkariei. Proiektuan izena emateko aukera zabalik da, ostiralera arte; tolosakohaurrenhiria@gmail.com-era mezua bidali behar da. Ondoren, zozketa bidez erabakiko dira parte hartzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!