Haurrak ere danborjole

Ataria 2025eko urriaren 11

Danborrada egin dute gaur arratsaldean Berazubi auzoko jaietan. Aurtengo berrikuntzetako bat izan da; gauetik arratsaldera aurreratu dute auzoko haur eta gazteek ere parte hartu ahal izateko.

Aurtengo Berazubiko jaietan danborrada arratsaldez egin dute. Tolosako auzoan gero eta haur eta gazte gehiago dagoenez, lekua egin nahi izan diete, eta danborrak ederki astindu dituzte. Bihar izango dute jaietako azken eguna eta beste berrikuntzetako bat izango da: I. Paella Txapelketa.

Biharko egitaraua

  • 09:15. Diana auzoko kaleetan zehar, Tolosako Txistulari Bandaren eskutik.
  • 11:30. Emakumezkoen toka plazan.
  • 12:30. Udaberri eta Valladolideko (Espainia) Viana de Cega dantza taldeen emanaldia.
  • 14:30. Paella txapelketa.
  • Ondoren. Bazkaria eta Primo Bayo.
  • 18:30. Patata tortilla erraldoia.
  • 20:15. Kalejira lokaletik plazara arratoiarekin.
  • Ondoren. Arratoiaren erretzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!