Palestinaren aldeko lanuzteak

Tolosaldeko GKS-k argazki erakusketa jarri du Trianguloa plazan

Ataria 2025eko urriaren 11

Urriaren 15erako sindikatuek deitu dituzten lanuzteen harira, zenbait ekintza antolatu ditu Tolosaldeko Gazte Koordinadora Sozialistak. Horietako bat, agintarien, mobilizazioen eta Palestinako sarraskiaren irudiekin eta zenbait mezurekin osatu duten erakusketa da.

Bestetik, Palestinaren Aldeko Gazte Komiteak sortu ditu Tolosaldeko GKS-k. Sare sozialetan adierazi dute «Israelen desegitea exijitzeko, bi estatuen irtenbide faltsua salatzeko, agintarien konplizitatea seinalatzeko eta palestinar erresistentzia babesteko» eratu dituztela. Egunotan, saioak egiten ari dira eskualdean. Ostegunean Ibarran egin zuten, atzo Anoetan, eta gaur goizean, Atxulondon. Azkena, gaur arratsaldean izango da, 16:30ean, Ezpala gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!