Fernando Pradinik irabazi du Tolosanklisk lehiaketa

Ataria 2025eko urriaren 10a

'Putzu isladak' argazkia, 2026ko egutegiko azala. Egilea: Fernando Pradini.

'Putzu isladak' argazkia izango da 2026ko Tolosako egutegiko azala. Belaunaldiak izan da aurtengo gaia, eta 33 argazkilariren lanak jaso ditu epaimahaiak.

Tolosako Udalak gaur eman du Tolosanklisk lehiaketaren emaitzaren berri. Ondorioz, epaimahaiak aukeratu ditu datorren urteko egutegia osatuko duten irudiak. Belaunaldiak izan da aurtengo gaia, eta 33 argazkilariren lanak jaso dituzte.

Ura Iturraldek, Elena Markezek eta Javier Zurutuzak osatu dute epaimahaia, eta jaso dituzten lan guztien artean, 2026ko egutegiaren azaleko irudia, hau da, lehiaketako irabazlearena, eta hilabete bakoitzaren irudiak, gainerako 12 finalistenak, hautatu dituzte.

Fernando Pradini izan da garailea; haren Putzu isladak argazkia aukeratu dute azalerako. 600 euroko saria jasoko du. Gainerako hilabeteetako saridunek, 200 euroko saria jasoko dute.

Honako hauek izan dira hilabeteetako irudiak:

  • Irati Sorondo Andueza: Bidean direnak (urtarrila)
  • Javier Zabala Acosta: Txaranga bat, belaunaldi asko (otsaila)
  • Fernando Pradini: Oroimenaren kulunka (martxoa)
  • Arantza Iruretagoiena Martin: Etorkizuna (apirila)
  • Lur Zaldua Aristi: Marrak eta puntuak (maiatza)
  • Javier Ortiz: Sua (ekaina)
  • Javier Zabala Acosta: Buztinlariak belaunaldiz belaunaldi (uztaila)
  • Miren Amorrortu Fernandez: Komunikazioa (abuztua)
  • Javier Zabala Acosta: Hiru belaunaldi (iraila)
  • Andoni Lizeaga: Tolosako historioa! (urria)
  • Javier Zabala Acosta: Belaunaldiak irudietan betirako (azaroa)
  • Llivia Escola Hernandez: Olentzeroren zain. Jantziek lotzen gaituzte (abendua)

Udalak azaroaren amaieran banatuko dizkie herritarrei 2026ko egutegiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!