Sua piztu da Amarozko Itun-txulo elkartean

Ataria 2025eko urriaren 9a

Elkarteko paper ontziak hartu du sua, baina dagoeneko suhiltzaileek itzali dute. Ez da zauriturik izan, eta kalte txikiak eragin ditu elkartean.

Eguerdian, ezustekoa izan dute Amarotz auzoan. Sute txikia izan da Itun-txulo elkartean. Bertatik kea ateratzen ari zela ikusi dute bizilagun batzuek, eta berehala, suhiltzaileei deitu diete. Suhiltzaileak elkartera joan direnerako, bertan zen elkarteko bazkide bat, eta berak ireki die atea. Ondoren, sua itzaltzea lortu dute.

Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak elkarlanean aritu dira, sua zerk eragin duen ikertzeko. ATARIA-ri adierazi diotenez, paper ontziak hartu du sua, bertara botatako zerbaitek eraginda. Alboetako lokalak ere itxi dituzte, baina ez batean, ezta bestean ere, ez du kalterik eragin.

Hemen herritar batek grabatutako bideoa:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!