Tolosa Kantarik esker oneko bazkaria antolatu du

Ataria 2025eko urriaren 9a

Tolosa Kantariko kideak Plaza Zaharrean kantuan, aurtengo San Joan jaietako txupinazoaren ondoren. A. I.

Urriaren 25ean, antolatzaileak, musikariak eta zuzendariak aitortzeko otordua egingo dute Tolosan; urriaren 20a baino lehen eman behar da izena, 35 euro ordainduta.

Tolosan, hilabetean behin, azken larunbatetan, kalean kantuan aritzeko hitzordua egin ohi du Tolosa Kantari taldeak. Bada, urriaren 25erako, egitasmoa aurrera ateratzeko lanean aritzen diren antolatzaileei, musikariei eta zuzendariei aitortza egin nahi diete, eta horretarako, bazkari bat antolatu dute Haritzpe elkartean –erretirodunen zentroa–. «Esker oneko bazkaria izango da, egiten ari diren lanagatik. Hortaz, haiek gonbidatuta daude», adierazi dute taldeko kideek.

Herritarrak ere gonbidatuta daude bazkarira. Otordura joan nahi duenak, izena eman beharko du, urriaren 20a baino lehen (goizez, 08:30etik 10:00etara). Izena emateko, 35 euro ordaindu beharko du bakoitzak, izen-abizenak azalduta, ondorengo banku-kontuan: ES93 3035 0028 12 0281188020 (Laboral Kutxa). Bazkariaren egunean, ordainagiria eskatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!