Hasi dira Berazubiko jaiak

Ataria 2025eko urriaren 4a

Datorren asteburura arte luzatuko dira festak. Auzo afaria izango dute gaur.

Ester Iturrioz auzotarrak zuen aurtengo jaietan txupinazoa botatzeko ardura, eta gonbidapena pozez hartu bazuen ere, ezin izan du eguerdian Berazubiko jaiei ekiteko txupinazoan izan. Bere ordez, auzoko elkarteko kideek bota dute txupinazoa. Hori bai, Iturrioz gogoan izan dute, eta baita palestinarrak ere.

Modu horretan hasiera eman diote zortzi eguneko egitarauari. Bertan berrikuntzen artean I. Paella Txapelketa dago. Horretarako, baina, jaien azken egunera itxaron beharko da. Danborradan, bestalde, aldaketak izango dira aurtengo jaietan. Alde batetik, ordutegia aldatu dute, gauetik arratsaldera pasatuz. Bestetik, auzoan gero eta haur eta gazte gehiago dagoenez, denentzat ateak zabaldu dituzte.

Gaurkoari dagokionez, goizean giro eguzkitsua izan bada ere, arratsaldean goitik behera aldatu da eguraldia, eta euripean aritu dira gaztetxoak pottoken gainean. Auzo afariaren ostean, musika izango da protagonista.

Egitaraua

Urriak 4, larunbata
  • 18:30. Txokolatada plazan.
  • 19:30. Gandelus taldearen emanaldia.
  • 21:30. Auzo afaria plazan (bakoitzak berea eraman behar du).
  • 23:30. Moonshine Wagon taldearen emanaldia.
  • Ondoren, Ska-pa (Ska-p taldeari omenaldia).
Urriak 5, igandea
  • 12:00. Gizonezkoen Toka Txapelketa plazan.
  • 14:30. Euskal Parrillak zerbitzaturiko bazkaria plazan.
  • Ondoren, Peru.
  • 18:30. Julen magoa haurrentzat.
Urriak 6, astelehena
  • 19:30. Partikularrentzako aseguruei buruzko ikastaro praktikoa auzo elkartean. Hizlaria: Luis Mari Alonso.
Urriak 7, asteartea (atseden eguna)
Urriak 8, asteazkena
  • 19:00. Ardo dastaketa. Plaza mugatuak (izen ematea auzo elkartean).
Urriak 9, osteguna
  • 19:00. Etxeko kroketa lehiaketa plazan (bertan frijitu beharko dira).
  • 19:00. Txosnan, pintxo poteoa.
Urriak 10, ostirala
  • 18:15. Buruhandiak auzoko kaleetan.
  • 19:00. Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua.
  • Jarraian, auzo afaria (norberak berea eraman behar du).
  • 22:30. Alaiki taldearen erromeria.
Urriak 11, larunbata
  • 11:00. Xake Txapelketa.
  • 12:00. VI. Europako Txapel Jaurtiketa Txapelketa.
  • 16:00. Mus Txapelketa Azkarra plazan (izen emate epea 15:50ean itxiko da).
  • 18:00. Danborrada auzoko kaleetan.
  • 19:30. Malibu Show orkestraren lehen emanaldia.
  • 21:00. Danborradako partaideen afaria (norberak berea eraman behar du).
  • 22:15. Su artifizialak Berazubi pirotekniaren eskutik.
  • 22:30. Malibu Show orkestraren bigarren emanaldia.
  • Ondoren, DJ Parri.
Urriak 12, igandea
  • 09:15. Diana auzoko kaleetan zehar, Tolosako Txistulari Bandaren eskutik.
  • 11:30. Emakumezkoen toka plazan.
  • 12:30. Udaberri eta Valladolideko (Espainia) Viana de Cega dantza taldeen emanaldia.
  • 14:30. Paella txapelketa.
  • Ondoren. Bazkaria eta Primo Bayo.
  • 18:30. Patata tortilla erraldoia.
  • 20:15. Kalejira lokaletik plazara arratoiarekin.
  • Ondoren. Arratoiaren erretzea.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!