Zuzendaritza berria aukeratzeko prozesuan egon arren, Topic-eko lantaldeak urte amaiera bitarteko eskaintza osatu du. Tartean 43. Titirijai Jaialdia izango da, azaroan. Horren berri aurrerago emango dutela azaldu du Xabier Ormazabal Tolosako Ekinbide Etxeko kideak. Titereszenaren aurkezpenean, Topic-eko langileez gain, Eusko Jaurlaritzako Ana Lopez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Isaac Palencia, Kutxa Fundazioko Onintza Urbieta eta Tolosako Udaleko Goiuri Ezeiza egon dira. Guztiek txalotu dute egitasmoa eta honen atzean dauden pertsonek egin duten lana. Herritarrak ere gonbidatu dituzte Titereszenarekin bat egitera.
Ikuskizunak
- Bambalina Teatre Practicable (Valentzia). Urriak 11, 18:30ean, Topic-en. 50 minutuko iraupena eta mutua. 4 urtetik gorakoentzat.
- Periferia Teatro (Murtzia). Azaroak 8, 18:30ean, Topic-en. 50 minutuko iraupena eta gazteleraz. 3 urtetik gorakoentzat.
- Gorakada (Euskal Herria). Abenduak 13, 18:30ean, Topic-en. 55 minutuko iraupena eta euskaraz. 6 urtetik gorakoentzat.
- Anita Maravillas (Euskal Herria). Urtarrilak 24, 18:30ean, Topic-en. 55 minutuko iraupena eta euskaraz. 7 urtetik gorakoentzat.
Tailerrak eta ikastaroak
- Famili tailerra. Urria eta maiatza bitartean. Hilero, tailer bat eta ikuskizun bat eskainiko dira.
- Txotxongilo ikastaroa. Abenduaren 22an eta 23an, 09:30etik 12:30era. 6 urtetik gorakoentzat.
- Tailerrak nahierara, aldez aurretik osaturiko taldeentzat. Talde hauek gutxienez 10 kide izan behar dituzte; gehienez, 30.
- Eskola kanpaina 25-26. Hezkuntza proposamen hau hilean behin burutuko da. Azkena, maiatzaren 15ean egingo litzateke. Txotxongilo ikuskizunak, artistekin hizketaldiak, talde bakoitzera egokitutako tailerrak eta museoko bisitak sartzen dira ekimen honetan.
- Goiz pasa bat Topic-en. Aurrez hitzartuta eta 3 urtetik gorakoentzat.
- Platopic online tailerrak. Aurrez hitzartuak, Lehen Hezkuntzatik aurrerakoentzat.
- Tailer pribatua. Aurrez hitzartuta. Gutxieneko taldeak 10 kidez osatuak, gehieneko kopurua, 30.
- Azaroaren 15ean, Azpeitiko Antzerki Topaketetan txotxongilo tailer bat egingo dute.
Erakusketak
- Bambalina Teatro Practicable. Urritik martxora. Aldizkako erakusketa aretoan.
- Txapelarte. Urriaren 5ean amaituko da. Anbigu arotoan.
- Madrilen Topic-ek erakusketa jarriko du Centro Dramatico Nacionalen, 2026ko uztailera bitarte.
- Azpeitian, Euskal Antzerki Topaketetan, txotxongilo erakusketa jarriko du Topic-ek, azaroaren 1etik 16ra.
- Portugaleten, Rialia Industria Museoan, txotxongilo erakusketa jarriko du Topic-ek, azaroaren 21etik otsailaren amaierara.
Bisita gidatuak
- Bisita gidatu egokituak. Ikusle guztientzat. Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokituak.
- Bisita gidatua Topic-eko biltegira. Ikusle guztientzat.
- Bisita gidatu arrunta. Urritik ekainera bitarte. Nahieran edo hileko azken larunbatean. Ikusle guztientzat.
- Bisita gidatu antzeztua. Urritik ekainera bitarte. Ikusle guztientzat, nahierara edo urriaren 11n, azaroaren 8an, abenduaren 13an eta urtarrilaren 24an.
Beste ekitaldi batzuk
- Aniztasunaren Gala, urriaren 18an, 19:00etan. Dantza eta musika ikuskizunak izango dira Topic-en.
- Ondarearen Europar Jardunaldiak. Topic eraikinaren historia ezagutzeko aukera, urriaren 19an. 11:30ean bisita eta 12:30ean, tailerra.
- 43. Titirijai Jaialdia. Azaroaren 22tik 30era.
- Sarrera solidarioa. Abenduaren 19an eta abenduaren 27an.
Informazio gehiagorako edo harremanetarako 943 650 414 zenbakira deitu behar da, edo cit@cittolosa.com -era idatzi.