Berazubiko jaiak direla eta, trafiko etenak auzoan

Ataria 2025eko urriaren 3a

Berazubi auzoko Martin Jose Iraola kalea. Iturria: Tolosako Udala.

Hiru egunetan etengo dute trafikoa, ordu tarte batzuetan; zezen plazaren ondoko zubitik Paper Kaleko biribilgunera arte egongo da itxita errepidea.

Bihar hasiko dira Berazubi auzoko jaiak. Zortzi eguneko egitaraua antolatu du auzotarren elkarteak. Bada, ekitaldi horietako batzuk irauten duten bitartean, auzoaren erditik pasatzen den Martin Jose Iraola kaleko errepidea itxiko dute ibilgailuentzat, festetara joaten direnen segurtasuna bermatzeko,

Hain zuzen, hiru egunetan etengo dute trafikoa: urriaren 4an, 10ean eta 11n. Zezen plazaren ondoko zubitik Paper Kaleko biribilgunera arte egongo da itxita errepidea, ordu tarte hauetan: urriaren 4an, larunbata, 17:00etatik 19:00etara; urriaren 10ean, ostirala, 18:00etatik 20:00etara; eta urriaren 11ko 11:00etatik (larunbata), urriaren 12ko 06:00etara (igandea).

Bestalde, urriaren 12an, Tolosako XXXVII. Herri-Krosa jokatuko da, San Esteban auzoko Ttonttor auzotarren elkarteak antolatuta. Lasterketa honek ere eragingo du trafikoan, baina udalak datorren astean emango du horren berri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!