ELAk elkarretaratzea egingo du bihar Palestinaren alde

Ataria 2025eko urriaren 2a

ELA sindikatuak elkarretaratzea egingo du bihar, urriak 3, 12:45ean Tolosako Trianguloan, Israeli boikota egitea eskatzeko.

Sindikatuak, CIG eta Intersindicalekin batera, Euskal Herriko, Galizako eta Kataluniako gobernuei, eta Espainiako exekutiboari eta Europar Batzordeari eskatzen diote Israelgo estatu genozidarekin dituzten harreman militar, komertzial eta diplomatikoak bertan behera utz ditzatela. «Hiru sindikatuon lankidetzaren zutabea da erabakitzeko eskubidearen defentsa eta lehentasuna ematea langileriaren baldintzak hobetzeko borrokarako lan eta gizarte-marko propioei», esan du. Esan du «premiazkoa» dela genozidioa geldiaraztea eta nazioarteko zuzenbidea aplika dadila eskatu du, «batik bat herrien autodeterminazio eskubidea, Palestina guztian zehar, Jordan ibaian hasi eta Mediterraneo itsasoraino, errefuxiatu guztiek etxera itzultzeko eskubidea bermatuz».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!