Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren borondatezko epealdiko kobrantza kanpaina, martxan

Ataria 2025eko urriaren 2a

Zenbait herritar, Tolosako Korreo kalean. Argazkia: Tolosako Udala.

Azaroaren 10era bitarte kobratuko dituzte ordainagiriak; banku-helbideratzeen aldaketak urriaren 24ra arte (egun hori barne) onartuko dira.

Dagoeneko martxan da 2025eko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren borondatezko epealdiko kobrantza kanpaina, azaroaren 10era bitarte. Banku-helbideratzeen aldaketak urriaren 24ra arte (egun hori barne) onartuko dira. Aipatutako data baino lehen bankuan helbideratutako agiriak, zergadunak esandako kontutik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean. Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, zergadunak adierazitako helbidera bidaliko dira urrian zehar.

Ordainketa bi modutara egin daiteke. Batetik, entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatiba); horretarako, ordainagiria aurkeztu beharko da. Bestetik, internet bidez, Nire ordainketa atalean. Ordaintzera joaterakoan, hurrengo agiriak banku edo aurrezki kutxa horietan helbideratzeko aukera dute herritarrek.

Urriaren 17rako zergadunak agiria bere helbidean jasotzen ez badu, udaleko Zerga Bilketa bulegoan eskatu ahal izango du. Epea amaitu ondoren, premia bideari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren agiriak errekargua izango dute. Hala, atzerapenagatik sortutako interesak eta kostuak ere zergadunei kobratuko zaizkie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!