Iurramendi kaleko aldapako errepidea itxita

Ataria 2025eko irailaren 30a

Asteazkena, urriaren 1ean itxiko dute 08:00etatik 18:00etara.

Asteazkenean, urriaren 1ean, Iurramendi kaleko aldapa itxiko dute, bertan eraikitzen ari diren etxebizitzen obretan erabiltzen ari diren garabia kendu ahal izateko. Zehazki Paper kaleko biribilgunetik Iurramendi auzora daraman aldapako errepidea da itxiko dutena.

Aldaparen azpialdeko eta goialdeko biribilguneetan egingo dituzte mozketak, hau da, Paper Kalean, eta Laskorain Ikastolaren albokoan. 08:00etan itxiko dute, eta 18:00ak arte egongo dela itxita aurreikusi du udalak. Ordu tarte horretan, ibilgailuentzako trafikoa ixteaz gain, ezingo da bertan aparkatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!