'Argizaiola' erakusketa ikusgai, Aranburu jauregian

Ataria 2025eko irailaren 30a

2024ko lehiaketako argazki irabazlea.

Urriaren 1etik 18ra egongo da ikusgai. Argizaiola lehiaketako irabazleen lanekin osatu dute erakusketa, eta tartean dira Elena Marquez tolosarraren eta Ruben Caceres Targazkiko kidearen lanak.

Argizaiola Argazki Lehiaketako 2024ko lan onenen argazki erakusketa izango da, urriaren 1etik 18ra Aranburu jauregian. Argizaiola Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak antolatzen duen lehiaketa da, eta hainbat sariketatan hobekien sailkatutako euskal argazkilarien lanak biltzen ditu. Tolosako Targazki elkarteak antolatutako Tolosa Herria da sariketa horietako bat. 

Lehiaketako saridunen argazkiekin eta gainerako parte hartzaileen lanen aukeraketa batekin osatutako erakusketa da Aranburun ikusi ahal izango dena. Tartean, Elena Marquez tolosarraren eta Ruben Caceres Targazkiko kidearen lanak ere izango dira. Iazko 44. Edizioan, Andres Basilio izan zen irabazlea, eta bi akzesitak Juan Antonio Palacios eta Igor Altunarentzat izan ziren.

Aranburu jauregiaren ohiko ordutegian bisitatu ahal izango da erakusketa, asteartetik larunbatera, 17:30etik 20:30era, jai egunetan izan ezik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!