Tolosaldeko natura eta fauna ezagutzera emateko helburuz, Biodibertsitate Guneak hamar jarduera antolatu ditu, aurtengo azken hiruhileko jarduera-programan. Horietan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, biodibertsitategunea@gmail.com helbidera idatziz.
Jarduerak
- Urriak 5 (08:30). San Frantzisko elizako geltokitik. Abaltzisketa eta Larraitz ingurura irteera.
- Urriak 8 (18:00). Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Hitzaldia: Mimetismoa animalietan.
- Urriak 19. Irteera Berastegira.
- Urriak 22 (18:00). Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Hitzaldia: Onddoak I (euskaraz).
- Urriak 29 (18:00). Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Hitzaldia: Onddoak II (euskaraz).
- Azaroak 2. Irteera Zazpibide eta Belauntza ingurura.
- Azaroak 12 (18:00). Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Hitzaldia: Igaraba Tolosan.
- Azaroak 26, 18:00. Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Lurralde batetako birkonkista: Aralarreko ugatzak (euskaraz).
- Abenduak 10 (18:00). Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan. Hitzaldia: Oria ibaiko hegaztiak.
- Abenduak 14. Irteera: Oria ibaiko hegaztiak.
Irteeren ordua eta lekuak, jarduera baino egun batzuk lehenago iragarriko dituzte.