Meza nagusiaren ostean, toka txapelketa jokatu dute pilotalekuan. Punteria doitzen ibili dira auzotarrak, eta ez dira gutxi izan bertan parte hartu dutenak. Lanak amaituta, tripa betetzeko txanda izan da eta herri bazkaria egin dute pilotalekuaren bueltan. Trikitilariek girotu dute eguna.
Bihar, meza nagusiaren ostean, erretirodunen hamaiketakoa eta karta jolasak egingo dituzte.