Musika bandarekin bidaia, munduan zehar

Ataria 2025eko irailaren 26a

Tolosako Udal Musika Bandak ikasturteko lehen kontzertua egingo du, bihar, 18:30ean, Zerkausian. 'Oporrak munduan zehar' izenburua jarri diote saioari, eta hiru obra estreinatuko dituzte.

Tolosako Udal Musika Bandak hasi du ikasturtea, eta bihar, irailak 27, kurtsoko lehen kontzertua egingo du, Zerkausian. 18:30ean hasiko da emanaldia, eta bertara joaten diren entzuleek munduan zehar bidaiatzeko aukera izango dute. Izan ere, Oporrak munduan zehar izenburua jarri diote kontzertuari, eta ondo adierazten duen moduan, askotariko herrialdeetako melodiak interpretatuko ditu bandak.

Besteak beste, Irlanda, Estatu Batuak, Venezuela, Arabia eta Afrikako doinuak entzun ahal izango dira Zerkausian, baita Munduari bira 80 egunetan obra ezaguna ere. Guztira, 8 pieza interpretatuko ditu bandak, eta horietatik hiru, lehen aldiz. Enrike Arostegik zuzenduko du taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!