Tolosako Multiopticasen 25 urte daramatzate ikusmena zaintzen, eta urteurrena herritarrekin ospatu nahi dute. Ikusmen azterketarik zehatzena eta erosoena eskaintzen dute Vision-R800 teknologiari esker eta betaurreko sorta zabala dute, premia guztietara egokitutako modelo modernoekin.
Multiopticas etxeak 65 urte baino gehiago ditu. Bergaran ireki zuten lehen denda eta ondoren, Arrasate eta Ordiziara zabaltzea erabaki zuten. Eibar, Errenteria, Irun, Lasarte, Donostiako Gros eta Antiguo eta Tolosan zabaldu zituzten dendak gero. Urte hauetan guztietan zerbitzua zaindu dute, eta produkturik onenak eta gertuko arreta eskaintzen dituzte.
Punta-puntako teknologia
Vision-R800 aparatu aurreratuena dute eta horri esker ikusmenaren azterketak errazten eta hobetzen dituzte. Graduazio zehatzagoak eskaintzen dituzte, pertsona bakoitzari egokitutako neurketa zehatzak egiten dituzte, eta azterketak azkarrago egiteko aukera dute kristal likidoaren teknologiari esker.
Prozesuan ikusmena gutxiago nekatzen da eta paziente bakoitzaren ikusmen ahalmen osoa aztertzeko aukera dute. Vision R-800 teknologiari esker, graduazioa doitu dezakete 0,01 dioptriako zehaztasunarekin, ohikoena 0,25 dioptria denean, eta horrela ikusmen argiagoa eta pertsonalizatuagoa lortzen laguntzen dute. Pazienteek gardenago eta desitxuratze gutxiagorekin ikusiko dute, baita albotik ere -gidatzerakoan oso garrantzitsua da-, eta trantsizio leunagoak izango dituzte. Pantailen erabilera zabaldu den honetan gainera, erosoago egongo dira pantailen aurrean. Horretarako, lente oftalmiko eskaintza oso zabala dute, eta pertsona bakoitzaren beharretara eta egoeretara egokitzen dakite.
Gertuko arreta da Multiopticasen oinarrietako bat, garrantzi handia ematen diote, eta lantalde prestatua ere badute; guztiak dira profesionalak eta etengabeko formakuntza jasotzen dute. Lantaldeak laguntza tekniko ezin hobea ematen die bezeroei.
2 betaurreko 199 euroan
MÓ betaurreko marka propioa dute eta eskaintza oso zabala, eta 25. urteurren honetan eskaintza berezia ere badute: 2 MÓ betaurreko progresibo 199 euroan. Betaurrekoetako bat eguzkitakoa izan daiteke. MÓ markak betaurreko moderno eta erosoak ditu. Estilo zein adin guztietako pertsonek aurkituko dute gustuko betaurrekoa Multiopticasen.
- Helbidea. San Frantzisko pasealekua, 23, Tolosa.
- Telefono zenbakia. 943 69 84 70
- Webgunea. multiopticas.com
RPS: 93/25