Larunbatetik astelehenera ospatuko dituzte San Migel jaiak Aldaba auzoan

Ataria 2025eko irailaren 22a

Irailaren 29an, astelehena, izango da San Migel eguna, eta egun horretarako nahiz aurreko astebururako, hamaika ekitaldi antolatu dituzte auzotarrek.

Ohiturari jarraituz, txirrindulari igoera egingo dute larunbatean. Ondoren, txupinazoa eta haur jolasak izango dira, Alegiako erraldoi eta buruhandiek alaituta. Zahagi-ardoa eta bingoa ere antolatu dituzte. Igandean, toka txapelketa eta herri bazkaria egingo dituzte. Bi egunetan, gainera, erromeria izango da. Astelehenean, meza eta erretirodunen hamaiketakoa eta karta jolasak izango dira.

Ikusi hemen egitaraua osorik:

  • Irailak 27, larunbata
    • 17:00. Txirrindulari igoera.
    • 18:00. Txupinazoa.
    • 19:00. Haur jolasak, Alegiako erraldoi eta buruhandiek alaituta.
    • 20:30. Zahagi-ardoa.
    • 22:30. Bingoa.
    • 23:30. Erromeria, Izer eta Alabier trikitilariekin.
  • Irailak 28, igandea
    • 12:00. Meza nagusia.
    • 12:30. Toka txapelketa.
    • 14:00. Herri bazkaria.
    • Egunean zehar. Erromeria, Ostolaza eta Pujanarekin, eta asmakizun bat.
  • Irailak 29, astelehena
    • 11:00. Meza nagusia.
    • Ondoren. Erretirodunen hamaiketakoa eta karta jolasak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!