Xake oroitzapen ezari

Leyre Carrasco 2025eko irailaren 21a

Alzheimerraren Mundu Eguna ari dira ospatzen Tolosan, eta goizean, xake jokaldiak egin dituzte Berdura Plazan.

Alzheimerraren Mundu Eguna da gaur, eta Tolosako Buru Bihotzez elkarteak, Tolosako Udala eta Enroke Xake Klubarekin elkarlanean, Xake oroitzapen ezari ekitaldia antolatu dute. Hala, goizean hainbat herritar bildu dira Tolosako Berdura Plazan. Lehenik, dibulgaziozko hitzaldia eskeini dute antolatzaileek, Alzheimerra, xakea eta lan kognitiboa izenburupean. Ondoren, memoria-jolasak eta xake ariketak landu dituzte, Jokin Mendia Rezola Enroke Xake Klubeko lehendakariak gidatuta. Eta azkenik, txapelketa bat egin dute adin guztietako jokalariek, haur zein helduek. Ekintza horiez gain, elkarbizitzarako gunea ere egon da.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!