Aurten ere ez dute hutsik egin

Ataria 2025eko irailaren 20a

Santuipeko Eguna ari dira ospatzen Uganen. Eguzkiak erruz jotzen zuela egin dute herri kirol desafioa.

Aurten ere ez dute hutsik egin eta Uganen herri kirol desafio bikaina eskaini dute. Maddi Gesalada eta Malen Morandeira aritu dira harri jasotzen, eta trontzan, segan eta txingetan aritu dira besteak. Eguna bukatzeko musa, toka eta haur jolasak izango dituzte. Eta auzo afaria bukatuta, Haritz eta Attola trikitilariak ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!