Alpino Uzturrekoek hiru domina lortu dituzte

Ataria 2025eko irailaren 17a

Alpino Uzturreko kideak, Candanchun. Iturria: Alpino Uzturre

Alpino Uzturreko bost kirolari joan ziren Candanchura (Aragoi, Espainia) roller eskiko Espainiako Txapelketan parte hartzera, eta hiru dominekin itzuli ziren, larunbatean egindako saioen ondoren.

June Aranburuk 18 urtez azpiko mailan lortu zuen zilarrezko domina, eta absolutu mailan seigarren postua lortu zuen. Magali Lekue seigarren izan zen 18 urtez azpiko mailan, eta 13. absolutuetan.

Emakumezkoen 16 urtez azpikoetan bi kirolari izan ziren Alpino Uzturretik. Libe Currasek bigarren postua lortu zuen, eta Inge Arinek bosgarrena. 14 urtez azpiko mutilen mailan, Iker Aranburuk zilarra lortu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!