Artisauen bilgune bihurtu da Zumardiaundia

Leyre Carrasco 2025eko irailaren 14a

Kultura Plazara egitasmoari amaiera emateko, goizean, eskualdeko sortzaileen azoka egin dute Zumardiaundian. Hamabost postu izan dira guztira, eta jatekoa ere izan da.

Azokarekin agurtu dute, goizean, Kultura Plazara jaialdia. Egitasmo honi esker, aste hauetan kultur eskaintza zabala izan da eskualdeko hainbat herritan, baina azken hiru egunotan kulturaz busti da Zumardiaundia. Node dantza konpainia, Rüdiger, Izaki Gardenak, Bea Asurmendi eta Sukena bezalako artistek hartu dute plaza, baina gaur eskualdeko artisauen txanda izan da.

Guztira, hamabost postu izan dira plazaren bueltan, eta bertan, askotariko sorkuntza lanak ikusi eta erosteko aukera izan da; hala nola, artelanak, arropak, serigrafia lanak, oihalekin egindako lanak eta bitxiak. Giro ederra izan da goiz osoan zehar eta herritar ugari bildu dira azokaren bueltan. Gainera, erakusmahaiez gain, jana eta edana ere izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!