Azken beherapenak eskura

Ataria 2025eko irailaren 13a

Udako denboraldiko azken eskaintzak kalera atera dituzte saltokiek.

Tolosa&Co merkatarien elkarteak Azken Beherapenak ekimena antolatu du gaurko. Hala, herriko saltokiek udako denboraldiko azken eskaintzak eta beherapenetako azken aleak kalera atera dituzte. Ekimenaren helburua Tolosako merkataritza sustatzea eta herriko kaleei bizitasuna ematea izan da. Herriko 39 saltokik hartu dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!