Alpino Uzturreko bost kide, roller eskiko Espainiako Txapelketan

Ataria 2025eko irailaren 12a

Alpino Uzturre elkarteko hainbat kide.

Esprint modalitatean jokatuko da txapelketa, eta bertan June Aranburu, ⁠Magali Lekue, ⁠Inge Arin, ⁠Libe Curras eta ⁠Iker Aranburu lehiatuko dira.

Roller eskiko Espainiako Txapelketa izango da jokoan bihar, Candanchun (Aragoi, Espainia). Esprint modalitatean egingo da, eta bertan Alpino Uzturre elkarteko bost kirolarik parte hartuko dute: June Aranburu, ⁠Magali Lekue, ⁠Inge Arin, ⁠Libe Curras eta ⁠Iker Aranburu. Teknikari-entrenatzaile lanetan Alaia Juaristi ariko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!