Agirre Estankoa txapeldun

Ataria 2025eko irailaren 9a

XV. Hondartzako Boleibol Misto Txapelketa izan da jokoan aurreko astean Tolosako Euskal Herria plazan, eta irabazleak Agirre Estankoa taldekoak izan dira.

Bigarren Bide Bide izan da eta hirugarren Garia. Tolobolei klubak antolatzen du txapelketa: «Dena ondo atera da, eta antolakuntzatik oso pozik gaude». Agirre Estankoa taldeko kideek, bere aldetik, azaldu dute astean zehar sentsazioak hartuz joan zirela, «lasaiago jokatzen», eta larunbatean «guztiz disfrutatzera eta lehiatzera» atera zirela.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!