Tolosako azken beherapenak kalera aterako dituzte

Ataria 2025eko irailaren 8a

Neguan egin zuten Braderie Azoka. NAIARA ROLDAN DE ARANGUIZ.

TolosandCo merkatarien elkarteak azoka antolatu du larunbaterako; parte hartuko duten 39 saltokiek postua jarriko dute denden kanpoaldean.

TolosandCo merkatarien elkarteak Azken Beherapenak izeneko ekimena martxan jarri du. Horrela, Tolosako saltokiek udako denboraldiko azken eskaintzak eta beherapenetako azken aleak kalera aterako dituzte, herritar guztien eskura. Larunbatean egingo dute azoka, eta egun osoan zehar azken ale horiek ikusi eta erosteko aukera izango da.

Ekimen honen helburua Tolosako merkataritza sustatzea eta herriko kaleei bizitasuna ematea da. Eta hala egingo dute Tolosako 39 saltokik. Horien artean daude Arkupe, BàB, Berezi Tallas Especiales, Bio Aroma, Brunila, Kimetz SKFK, La Ratita Presumida, Mauka, MY 54, NZB, Roncal, Roncal Outlet, Serendipity, Tasia, The Factory, Txirrita, Ubel, Aranguren Gizon, Kimetz (Nagusia, 8), Colors, Garazi, Neuda, Tantai, ZUZEU, Dandaka, Einde, Esnal, Pottoko, Noor, Oski, Arretxe, Karmele Mertzeria, Lardies, Mugar, Aralar Caravanas Oiartzun Zone, Arteka, Duna, Gabirondo  oinetakoak, Lizarribar.

TolosandCo merkatarien elkarteak gonbita luzatu du tokiko merkataritzaren aldeko egun honetan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!